ARAUDIA
Gure helburua Izar Parken egonaldia ahalik eta atseginena izatea denez, honako arau hauek gogorarazi nahi dizkizugu:
- Galtzerdiak erabiltzea derrigorrezkoa da.
- Ezin izango da lokalean egon gaixotasun-sintomak dituen inor (sukarra, oka, beherakoa…).
- Debekatuta dago jolas-eremuan jan edo edatea.
- Debekatuta dago urtebetetzeak ospatzea gure antolakuntzatik kanpoko tarta edo askariekin.
- Debekatuta dago jolasaren inguruan korrika egitea, talkak saihesteko.
- Txirristetatik eserita eta aurrera begira jaitsi behar da, eta ezin da kontrako noranzkoan igo.
- Erabilera 12 urte arteko haurrentzat soilik da.
- Helduek ez dute baimenik haur nagusien jolas-egituran sartzeko.
- 6 eta 12 urte bitarteko haurrak tutorerik gabe gera daitezke lokalean, betiere harremanetarako mugikorreko zenbaki bat utzita.
- 6 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri behar dute.
- Haur bat lokaletik jasotzeko, sarreran tutoreari emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da.
- Debekatuta dago eskaiolarekin jolastea.
- Enpresa ez da arduratuko galdutako objektuez, ezta arropa edo gauza pertsonalen hondatzeaz ere, enpresaren erantzukizunetik kanpoko arrazoiengatik gertatzen bada.
- Izar Parkek sarrera ukatzeko edo kanporatzeko eskubidea izango du jokabide desegokia duten pertsonei.
SEGURTASUNA
- LOKALA OSATZEN DUTEN ELEMENTU GUZTIEK DAGOKIEN ZIURTAGIRIA ETA HOMOLOGAZIOA DITUZTE.
- Jolas-eremua egokia da, egoera ezin hobean dago, eta sektoreko enpresa liderretako batek instalatu du: ICOLANDIAk (Bilbo). Europako Erkidegoak ezarritako segurtasun-baldintza guztiak betetzen ditu (material probatuak, suaren aurkakoak, etab.), eta kanpoko enpresa independente batek ziurtatua dago.
- Langile kualifikatuak.
- 3 larrialdi-irteera.
- Segurtasun-itxieradun ateak, zuen lasaitasun osoa bermatzeko.
- Identifikazio-eskumuturrekoak, haurrak jasotzera etorriko den pertsonarekin lotuta.
- Ziurtatutako klimatizazio-sistema, indarrean dagoen araudia betetzen duena.
- Fernando Mugica Kalea, 13, 20018 Donostia, Gipuzkoa
- 943 15 63 43
- info@izarpark.eus