ES | EU

Aireratze ezin hobe baterako gakoak

Jaurtiketa-pistara iritsi aurretik, kontuan izan beharreko xehetasun batzuk daude.

Zenbat urte izan behar ditut?

Izar Park 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da, biak barne. Parkean geratu zaitezke edo, 6 urte bete badituzte, haurrak gure ardurapean utz ditzakezu. Horretarako, ezinbestekoa izango da gure langileei jakinaraztea eta harremanetarako mugikorraren zenbakia uztea.

Nola joan behar dut espaziora?

Jolaserako arropa erosoa erabiltzea gomendatzen dugu. Galtza edo soineko oso motzak saihestea komeni da. Galtzerdiak erabiltzea derrigorrezkoa da. Ahaztuz gero, salgai ditugu 1,50 €-ren truke.

Zenbat denboraz egon naiteke?

Saioen iraupena aukeratutako egunaren eta ordutegiaren arabera aldatzen da. Baina primeran pasatuko duzu beti!

Erreserbatu behar al da?

Gure online erreserba-sistemaren bidez egitea gomendatzen dugu. Horrela, Izar Parken zure lekua ziurtatuko duzu.

Ikastetxe eta taldeentzako nahiz urtebetetzeetako erreserbak aurrez aurre edo telefonoz egin beharko dira (EZ ONLINE).

Hasi gure galaxian hegan egiten