Irakaslea zara eta zure ikasgelarako jarduera baten bila zabiltza?
Izar Parken, Gipuzkoan bakarra den aisialdi-eskaintza dugu, 0 eta 12 urte bitarteko haurrak entretenitzeko eta haien psikomotrizitatea garatzeko diseinatutako jarduera ugarirekin.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera. Zerbitzu pertsonalizatua eta esklusiboa.
Haur kopurua
Gutxienez 35 haur; gutxiago badira, aurrekontua 35 haurren baliokidea izango da. Gehieneko edukiera: 200 haur aldi berean.
Egonaldian zehar, ura eskainiko da, kafetegi-zerbitzua irekiko dugu, beharrezkoa bada klimatizazioa martxan jarriko da, eta pertsona batek taldeko arduradunei lagunduko die jarduera gainbegiratzen. Helduek ezin izango dute jolas-eremura sartu, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean.